XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jazokun jakingarria

Europa 'ko baster guztietan eriotza, triskantza, ta negarra zabaltzen dauzan guda baltz, onetan, gustia ezta baltza, Kistar biotza poztuteko gauza pozkarriak be ba-dira; ta onetariko bat ementxe ipinten dogun jazokun eder-ederrau da.

Gudaketa gogor baten, sabela zupin-jaurtiki (bala) batek zatituta gudari-buru bat lurrera jausi zan.

Urgazteko' laguntzeko gogo biziaz urreratu jakon gudari bat, baña maitekiro adierazo eutson alperrik zebillela, nai ta ez il bear ebala-ta.

Gauza batek bakarrik tamaltzen nau, esan eutson Geure Jauna artu barik il bearrak.

Zauritu gixajoa, beste askok lez bizitzaren opalkuntza aberri-aldez egin eban jaupari (abade) bat zan.

Baña, jarraitu eban eskarrau eskatzen dautzut; lenengoz eretija dozunian neure gogo-aldez Jaunartzeko Berari laguntzeko urbildu jakon gudarian paristar siniste bako ta urte askotan Elexatik aldenduta zegoana izan arren jaupariaren itzakaz biotz-ikututa geratu zan.

Ta eskatzen eutzona egingo ebala agindu ez-eze, apaltasun andiz bere oñetan auspeztuta, bere bizitza gaiztoaren autorkuntza egin eban il-agiñean egoan jaupariagaz.

Jauparia absoluziño edo azkitza emon eta bertatik il zan.

Eta zupin orroyak basterrak ikaratzen ziarduen artean, Jesus'en jarraitzalle sutsu ta abertzale onaren gogoa zeruratu zan.

Gama.